Gure txuleta, benetako luxua.
AROTXAk txuleta ezin hobea dastatzeko aukera ematen du, bai sutan jarduteko modu bereziagatik, baita Luismik bere hornitzaileen artean astero aukeratzen duen haragiaren kategoriagatik ere.
Txuletak artea-ikatzaren su bizian erretzen dira, hagaxka okertuetan. Horrela, lurrinak errazago inguratu eta sartzen dira. Kanpotik gorrixtuak eta barrutik bero. Benetan naturalak. Osagarri bakarra, Guerandeko gatz grisa.