Luismi Lacar, txingarren maisua.
Luis Miguel Lacarrek Iruñeko Ostalaritza Eskolan hasi zuen bere ikasketa profesionala. Rodero jatetxean (Iruñea) lan egiteaz gain, ikasi ere egin zuen, Luismik hotz eta gozogintzako oinarri ona lortu zuen Koldo Roderoren agindupean.
Bi urteren ondoren, abenturarako gogoa sentitu zuen eta beste jatetxe handi batean hasi zen, Zuberoa jatetxean (Oiartzun). Lehen urtean haragi eta arrain sailetan ibili zen txandaka. Bigarren urtean, berriz, arduradun gisa aritu zen gozogintza sailean, Hilario Arbelaitzen gidaritzapean.
Denbora hori pasata, hirugarren etapa hasi zuen Egi Luze sagardotegi erretegian (Errenteria), Pello eta Antxon Retegiren agindupean, bi urtez.
2002aren amaieran, aurretik ikasitakoa bere jatetxean aplikatzea erabaki zuen.
AROTXA, Rafael García Santosen LMG gidaren arabera, Espainia osoko erretegi onenetakoa da. Hainbat sari jaso ditu, besteak beste, Radio Turismoren (Madril) "urrezko plater bat". Haragia aukeratzeari buruzko hitzaldiak eman ditu eta plater erakusketaldiak egin izan ditu.